XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxetik hoinbertze gazte,
kanporat zorion eske
zoraturik bazoazte,
bizi-moduak behartuz edo
etxea ez aski maite?.

Gure faltaz balezate
arrotzek etxe hau bete,
hobendun haundi gintaizke.

Zutaz hainbertze entzuna,
aunitzentzat ezaguna,
o bizipide urruna!.

Nik betidanik arbuiatu dut
zure aberastasuna.

Hau da guk deraukaguna,
zu baitan eskas duzuna:
etxeko goxotasuna.

Ene haur onak, badakit
luzaro gabe engoitik
joanen naizela mundutik.

Arbason ganik ukan dohaina
ez utz sekula eskutik,
aldegitean hemendik
heier erraitea gatik:
Etxea han dago xutik!.

Pertsu hauk bururatzean,
azken finez orroitzean,
emanen naiz otoitzean:
Etxea, noizbait utziko zaitut
aunitz pena bihotzean;
Jaunak, zure babesean,
nola bainintzan sortzean,
naukala heriotzean.